ESAITen Mendi Martxako Antolakunta: “Aurten ere, joango gara”
ESAITen Mendi Martxako Antolakuntza. Txiki Falero, Txumai Iturria, Itxaso Perez eta Asier Ibaibarriaga. Gauza asko ditugu aldarazteko. Gure buruaren jabe izateko ezinean gabiltza: arlo ekonomikoan erabakiak hartzeko zeharo baldintzatuta, lurralde antol...
ESAITen Mendi Martxako Antolakuntza. Txiki Falero, Txumai Iturria, Itxaso Perez eta Asier Ibaibarriaga.
Gauza asko ditugu aldarazteko.
Gure buruaren jabe izateko ezinean gabiltza: arlo ekonomikoan erabakiak hartzeko zeharo baldintzatuta, lurralde antolamendua eta herri batek behar dituen baliabideak bahiturik, egunerokoak kudeatzeko mila muga….
Hainbat eta hainbat seme-alaba beren etxetik urrun, espetxean, atzerrian, errepresiotik ihesi munduan zehar barreiaturik.
Kirol arloan, herri bezala dauzkagun eskubideak, urraturik jarraitzen dute. Gure kirolariak, nazioartean lehiatu nahi badute, Espainia edo Frantziaren ereserki eta banderaren azpian lehiatzera beharturik daude.
Oraindik orain, euskal herritarrok, gure Euskal Herriko Selekzioak laguntasun partidetan soilik ikus ditzakegu.
Bai, egia da, gauza asko ditugu pendiente.
Baina ezin ukatu aurrerapauso nabarmenak eman ditugunik eta, berauen eraginez, jendearen ilusioak berpiztu, lanerako grina areagotu, gure indarrenganako konfiantza handitu… direla. Hori horrela izanik ere, asko dago egiteko oraindik, besteak beste, eskubideen aitortzan. Hauen artean euskal selekzioen afera dugu.
Zentzu honetan, egiten ditugun urrats txikiek etorkizuneko helburuak lortzeko balioko duten konbentzimenduaz, aurten ere ESAITek antolatzen duen mendi martxara joango gara.
Oporretan ere, Euskal Herriko parajeez gozatuz eta aldarrikapenekin uztartuz, mendi martxak aukera paregabea eskaintzen digu Euskal Herriko selekzioen aldeko hazia herriz herri zabaltzeko.
Uztailaren 30ean hasi eta abuztuaren 6a bitartean, ESAITeko mendi martxan aurkituko gaituzue.