Eskola 2.0 egitasmoko ordenagailurik gabe, eskolan
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Eskola 2.0 egitasmoko ordenagailuak kendu ditu Sailak berak, Lezoko Herri Eskolatik. Zehatzago esateko duela astebete kendu zituen, instalatu eta egun gutxira. Guztira, 45 ordenagailu ziren. Herri Eskolatik jakina...
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Eskola 2.0 egitasmoko ordenagailuak kendu ditu Sailak berak, Lezoko Herri Eskolatik. Zehatzago esateko duela astebete kendu zituen, instalatu eta egun gutxira. Guztira, 45 ordenagailu ziren.
Herri Eskolatik jakinarazi dutenez, gurasoek, irakasleek eta zuzendaritzak nahiago dute Internetera kable bidez konektatu, eta ez wi-fi bidez, azken horren uhinek izan ditzaketen eragin negatiboengatik. Baina ez dute ulertzen Hezkuntza Sailaren neurria: “Ez dugu ulertzen neurri hori hartu izana. Azaldu digutenez, wi-fiari uko egiten badiogu, egitasmo guztiari egiten diogu uko, baina iazko ordenagailuak ez dituzte eraman eta horiekin kable bidez konektatzen dira Internetera ikasleak”.