Harmailetan zaleen babesa dute beti arrosek. Argazkia: Ainhoa Bonifacio.
Azken partidetako joera bortizki puskatu du asteburuan Donibane Eskubaloiak. Nahi eta ezin aritu ziren arrosak Ilcapo Hondarribiaren kontrako partidan, ezin jokoarekin asmatu.
Partidaren hasieran aritu ziren txukunen, baina defentsako hutsuneei esker hondarribiarrak abantaila lortzen hasi ziren berehala. Berdeen aldeko, atezainaren lan biribila. Atsedenaldira iristerako golen aldea handia zen (13-6).
Bigarren zatian aldea murrizteko irrikaz zelairatu ziren arrosak, baina, alferrik. Epaileak, gainera, gogor zigortu zuen talde sanjuandarra. Jokaldi berean Jon Gajate bi bider zigortu, eta entrenatzailea eta atezaina kanporatu zituen. Desabantailan arrosek aldeari eustea beste aukerarik ez zuten izan.
Play-Offak bi puntura
Ilvapo Hondarribiaren kontra galdu arren, sanjuandarrek sailkapeneko seigarren postuan jarraitzen dute, beste bi talderekin berdinduta.
Denboraldia bukatzeko bi jardunaldiren faltan, igoerarako paly-offak bi puntura dituzte.
Jokalariak eta golak
Jon Ziganda (4), Aritz Frias (4), Jose Gonzalez (3), Jon Gajate (2), Ibai Borges (2), Zuhaitz Garrido (1), Iñaki Gonzalez (1), Iñaki Atxukarro, Aitor Cerro, Emilio Idoipe, Jokin Batalla, Iñigo Nogués y Cristian Cobeña.