Eskubideak babesteko eskaria egin du Jaizkibel konpainiak
Euskal Herriko Auzitegi Gorenak apirilaren 24ean emandako epaiaren arabera, Ertzaintzaren erabakia “apetaren” araberakoa dela onartu du. Hala, “ondorioztatu du arriskua ez datorrela guregandik, zenbait ikusleengandik baizik”, a...
Euskal Herriko Auzitegi Gorenak apirilaren 24ean emandako epaiaren arabera, Ertzaintzaren erabakia “apetaren” araberakoa dela onartu du. Hala, “ondorioztatu du arriskua ez datorrela guregandik, zenbait ikusleengandik baizik”, azaldu du Jaizkibel konpainiak.
2011ko udan Barne Sailak Jaizkibel Konpainiari entseguetarako eta alardeko ordutegia eta ibilbidea aldarazi zizkionean, errekurtsoa jarri zuten epaitegian, manifestazio eskubidea urratu zietela argudiatuta. “Epaiak argi uzten du, arrazoia gurea zela, eta ez Ertzaintzarena edo Hondarribiko Udaltzaingoarena”. gehitu dute, konpainiako kideek. Ondorioz, epaiak Jaizkibelen errekurtsoa onartu egin du, “baina horrek ez du Jaizkibel Konpainiari egin zion kaltea ezabatzen. Kaltea egina dago”.
Eskubideak babestu
Barne Sailak Legebiltzarrean adostutakoa bete eta “epaileen erabakiari men egitea”, gelditzen zaio. “Jaizkibel Konpainiak ez du arriskurik sortzen, ez du segurtasun neurririk behar. Neurri horiek, aterki edo plastiko beltzak zabaltzen dituztenak behar dituzte, haiek antolatzen baitute kontra manifestazioa”, argitu dute.
Hala, konpainiak aurten irailaren 8an ospatuko duten alarderako, “Ertzaintzak eta Hondarribiko Udaltzaingoak gure eskubideak babes ditzatela”, eskatu du.