Etxeko bandera lortzeko lehiatuko da Trintxerpe-Illunbe bihar
Koronabirus kasuak direla-eta San Pedrok ezingo du arraun egin asteburuan; lau bandera izango dituzte jokoan Oarsoaldeko traineruek.
Oarsoaldeko traineruek lau bandera izango dituzte jokoan asteburu honetan. Horien artean, berezia izango da Trintxerpe-Illunberentzat Pasaiako uretan jokatuko den Trintxerpeko Bandera. San Pedrok bere aldetik, ezingo du lehiaketan parte hartu COVID-19 gaitzan hainbat positibo atzeman baitituzte eskifaian azken egunotan.
Ondokoa da asteburuko arraun egitaraua:
Bihar, hilak 7
- ETE liga, 12:00etan. XXXVII. Ondarroako Bandera – 100 Urte Aurrera Sari Nagusia, Ondarroan (Bizkaia). Partaideak: Hibaika eta San Juan-Koxtape. Sailkapen orokorra, hemen.
- KAE1 liga, 17:00etan. XVII. Bandera Real Astillero Guarnizo, Astilleron (Kantabria, Espainia). Partaideak: San Juan-Koxtape. Sailkapen orokorra, hemen.
- KAE2 liga, 17:30ean. Trintxerpeko Bandera, Pasaian. Partaideak: Trintxerpe-Illunbe eta Hibaika. Sailkapen orokorra, hemen.
Etzi, hilak 8
- KAE1 liga, 11:30ean. XII. Getariako Estropada, Getarian (Gipuzkoa). Partaideak: San Juan. Sailkapen orokorra, hemen.