Pasaiako Udalak jakinarazi du etxebizitza hutsak dituztenek, eta horiek alokairuan jartzen dituztenek zergen ordenantzaren araberako hobaria izango dutela Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan. Etxebizitza horiek alokairuan jartzeko Etxebizitza Hutsa programarekin bat egin behar dute interesdunek; Eusko Jaurlaritzaren 316/2002 dekretuak arautzen du egitasmo hori. Hala, etxea alokairuan jarri nahi dutenek eta hobaria jaso nahi dutenek martxoaren 15era arte dute eskaera aurkezteko epea.
Bizigunerekin egin beharreko kontratua aurkeztu behar dute agiri moduan interesdunek.