Osasun araudia betetzeko eta garbiketa zein mantenu lanak egiteko gaurtik hilaren 24ra bitartean Fanderiako Udal igerilekua itxita izango da.
Fanderiako igerilekua itxita izango da gaurtik 24ra arte.
Osasun araudia betetzeko eta garbiketa zein mantenu lanak egiteko gaurtik hilaren 24ra bitartean Fanderiako Udal igerilekua itxita izango da. Erabat hustu eta garbitu egingo dute igerilekua eta legionelosia prebenitzeko eta fumigatzeko lanak egingo dituzte. Iturgintza eta igeltserotza lanak ere egingo dituzte.
Bestalde, iragazte sistema eta ur bero sanitarioaren akumulagailua aldatuko dituzte. Lanak egiteko 35.000 euroko inbertsioa egingo du udalak.
Galtzarabordako kiroldegia ohiko ordutegian izango da zabalik eta igerilekua eta fitness zerbitzuak eskainiko ditu. Ikastaroen gaineko informazioa bertan eskatu daiteke.