Itziar Iñarraren lankideak: "Itziar aske uztea eskatzen dugu, berehala"
Itziar Iñarra izan zen atzo Oiartzunen izandako polizia operazioan atxilotzen azkena, 18:50 inguruan. Haren lankideek, Tajo enpresakoak, “sorpresa eta ezinegona” azaldu dute lankidearen atxiloketa dela eta, eta “bizi dugun normalizazio testuingurutik kanpo” kokatu dute gertaera: “Aske uztea eskatzen dugu, berehala. Bera eta gainerako atxilotuak”.