Izaskun Suberbiola: “Itsas turismoa sustatu nahi dugu, bertako kulturan oinarrituta”
Bihar abiatuko da Itsasaldia jaialdia. Itsas Gelak antolatu du, Itsas Planet elkartea eta herriko beste hamarnaka eragilerekin batera. Itsas Gelako kide Izaskun Suberbiolak (Oiartzun, 1979) San Pedron duten Mater ontzi museoan azaldu ditu jaialdiaren nondik norakoak. Zer da zehazki Itsasldia? Itsasladia kultur programa bat da, komunikazio egitasmoa, zeinetan kostaldeko herri ezberdinek eta bertako eragileek parte hartzen duten. Programa hau Itsas Planet elkartekoekin ateratzen dugu aurrera, bi helbururekin: batetik, gure Mater itsasontzia itsasora ateratzea, eta modu horretan gure itsas ondarea ezagutzera eman, eta bestetik, euskal kostaldeko itsas turismoa sustatzea, baina beti ere laugarren belaunaldiko turismoan oinarrituta, hau da, bertako kulturaren oinarrian eraikiko den ekonomia bultzatzea da helburua. Zein publiko motari zuzentzen zaio? Programa hau irekia da eta edozein herrira moldatu daiteke, kultura, festa eta turismoko jarduerak txertatuz. Bi publiko motari zuzentzen zaio. Batetik publiko orokorrari, itsas kultura gustuko duen edonori irekia dagoelako, eta bestetik, bertako eragileei. Horregatik txertatu dugu egitarauan kultur eta turismo arloko marketing tailerra. Ostiral goizean kofradian egingo dugun tailer horretan, bertako eragileekin bilduko gara, Pasaiarako estrategia bat planifikatzeko. Beste herrietako esperientziak ikusi ondoren, nondik nora goazen gu eta nora nahi dugu joan ikusiko dugu. Hazi bat utzi nahi dugu herrian, bertako eragileek ikus dezaten elkarlanean horrelako gauzak egin [...]
Bihar abiatuko da Itsasaldia jaialdia. Itsas Gelak antolatu du, Itsas Planet elkartea eta herriko beste hamarnaka eragilerekin batera. Itsas Gelako kide Izaskun Suberbiolak (Oiartzun, 1979) San Pedron duten Mater ontzi museoan azaldu ditu jaialdiaren nondik norakoak.
Zer da zehazki Itsasldia?
Itsasladia kultur programa bat da, komunikazio egitasmoa, zeinetan kostaldeko herri ezberdinek eta bertako eragileek parte hartzen duten. Programa hau Itsas Planet elkartekoekin ateratzen dugu aurrera, bi helbururekin: batetik, gure Mater itsasontzia itsasora ateratzea, eta modu horretan gure itsas ondarea ezagutzera eman, eta bestetik, euskal kostaldeko itsas turismoa sustatzea, baina beti ere laugarren belaunaldiko turismoan oinarrituta, hau da, bertako kulturaren oinarrian eraikiko den ekonomia bultzatzea da helburua.
Zein publiko motari zuzentzen zaio?
Programa hau irekia da eta edozein herrira moldatu daiteke, kultura, festa eta turismoko jarduerak txertatuz. Bi publiko motari zuzentzen zaio. Batetik publiko orokorrari, itsas kultura gustuko duen edonori irekia dagoelako, eta bestetik, bertako eragileei. Horregatik txertatu dugu egitarauan kultur eta turismo arloko marketing tailerra. Ostiral goizean kofradian egingo dugun tailer horretan, bertako eragileekin bilduko gara, Pasaiarako estrategia bat planifikatzeko. Beste herrietako esperientziak ikusi ondoren, nondik nora goazen gu eta nora nahi dugu joan ikusiko dugu. Hazi bat utzi nahi dugu herrian, bertako eragileek ikus dezaten elkarlanean horrelako gauzak egin daitezkeela, garapen jasangarri baterantz aurrerapusoak emanez.
?
Hemengoak izanik, erraztasun handiagoa izan dugu jarduerak antolatzeko, batez ere, gure jarduera, bestela ere, elkarlanean oinarritzen delako. Pasaian programa honek izan duen harrera oso ona izan da. Jendeak zerbait egiteko beharra du eta horrelako esperientziak oso ongi hartzen dira. Elkarteek helburuak batzen baditugu, errazago egingo zaigu denoi bidea.