Josebe Etxabegurenen Errenteria-Orereta
Josebe Etxabeguren errenteriar txiletartua da Maite Alberdik eta Giedre Zickytek eginiko film labur baten protagonista. Bere webgunean eskegi du aste honetan The New York Times egunkariak.
Josebe Etxabeguren laburraren pasarte batean.
BERRIAtik hartutakoa
Ni ez naiz hemengoa. Ez da soilik Joseba Sarrionandiaren liburuaren izenburua; Maite Alberdik eta Giedre Zickytek eginiko film labur baten izenburua ere bada. Alzheimerrak jota gero eta oroitzapen gutxiago dituen Josebe Etxabeguren errenteriar txiletartua da protagonista.
Etxabegurenek ez du oroitzen, adibidez, ia urtebete daramala berea ez den etxebizitza batean bizitzen. Ongi oroitzen du, ordea, Errenteriako lantegiak, gaztaroko giroa, euskara. Kontra egiten badiote ere, sutsuki defendatzen du euskal herritarra dela, eta ez espainiarra.
Film Laburra bere webgunean eskegi du
New York Times egunkariak (ingelesez daude azalpenak).