Kantujira, babarrun jatea eta kantaldia Euskararen Egunaren harira
Herri bazkarirako txartelak Sindikato eta Arkaitza tabernetan daude salgai.
Euskararen Egunerako bi aste pasatxo falta direnean, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak ondu duen egitarauaren berri eman du. Eguerditik arratsaldera izango dute herritarrek nola ospatu eta nola aldarrikatu ere.
Eguerdian abiatuko dute eguna, 12:00etan Kantu jira ibiliko da herriko kaleetan barrena. Herri bazkariaren txanda helduko da 14:00etan; babarrun jatea egingo dute Merkatuzarren, eta horren ondoren, kantaldia egingo dute Merkatuzarren bertan.
Haurrei begira, berriz, pailazo emanaldia antolatu dute Cristobal Gamon ikastetxearen patioan Potx Pailazoarekin. 17:30ean izango da.
Herri bazkarirako txartelak salgai dituzte jada Sindikato eta Arkaitza tabernetan.