Karmenak antolatzeko lehen bilera antolatu du Trintxerpeko jai batzordeak
Araudi berri bat prestatu dute eta lehen bileran aurkeztuko dute.
Maiatzaren 8an, datorren asteazkenean bilduko da lehenbizikoz Trintxerpeko jai batzordea Karmenak antolatzen hasteko. 19:00etan da bilera, Alkateordetzan.
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, herritar orori zabalik dago jai batzordea, eta ideiak, ekarpenak edota besterik gabe jaietan interesa duen edonori parte hartzera deitu diote. Zalantzaren bat izanez gero postaz elektronikoz idazteko aukera ere zabaldu dute.
Gainera, aurrez inauterietarako egin antzera, festetarako araudi berri bat landu dutela iragarri dute, “orain arte egon diren zalantza eta arazoak argitze aldera”, eta araudi berri hori jai batzordearen lehen bileran aurkeztuko dutela aurreratu dute.