45ak merezi moduan ospatuko dituzte
Egoerara egokituta, Egi Luze sagardotegian egingo dute 1976. urtean jaiotakoek ospakizuna.
1976an jaiotakoek, 45 urteak merezi moduan ospatzea erabaki dute. Hori bai, egungo egoerara moldatuta eta neurriak bermatuta egingo dutela jakinarazi dute: “Egungo egoerak festa berezi bat eskatzen du, baita parte hartzaileon jarrera aproposa ere. Horregatik, ospakizuna baldintza zehatzetan egingo dugu”.
Egi Luzen egin dute hitzordua azaroaren 6an, eta bertan egingo dute ospakizun osoa, “lekuak tamaina egokia baitu behar diren distantziak betetzeko”. Haraino joateko, berriz, autobus zerbitzua eskainiko dute, eta jatetxe barruan, indarrean dagoen araudia beteko dela jakinarazi dute. Bertan, bazkal aurreko poteoa, bazkaria, bazkal osteko tragoak eta musika izango dituzte.
Parte hartu nahi dutenek 60 euroko diru sarrera egin behar dute urriaren 20a baino lehen ES20 3035 0011 23 0111 273290 kontu korronte zenbakian.