Kiroldegiak, biblioteka eta Emakumeen Etxea ere ixteko eskatu du PSE-EEk
Koronabirusaren pandemiak eragin duen egoeraren aurrean osasun agintaritzaren aholkuak "zorrotz" betetzeko eskatu die alderdi sozialistak errenteriarrei, eta "lasaitasunera" deitu du.
Koronabirusaren pandemiak eragin duen egoeraren aurrean osasun agintaritzaren aholkuak “zorrotz” betetzeko eskatu die alderdi sozialistak errenteriarrei, eta “lasaitasunera” deitu du. Koronabirusaren zabalpena eteteko osasun agintariek emandako aholkuak ekarri ditu gogora, eta sintomak dituztenei etxean gelditu eta 900 20 30 50 telefono zenbakira deitzeko eskatu diete.
Gobernu taldeari ere egin dio eskaera zehatza alderdi sozialistak: kiroldegiak, biblioteka eta Emakumeen Etxea ere itxi ditzala, “koronabirusa zabaltzeko fokuak sortu ez daitezen”.
Osasun agintaritzaren prebentzio neurriei jaramon egitea bezain garrantzitsua dela konpromiso soziala eta arduraz jokatzea erantsi du, “guztioi dagokigu esfortzu solidarioa egitea, infekzioa zabaldu ez dadin eta epidemia kontrolatu ahal izateko. Norberaren portaerak ez ditu beregan soilik ondorioak, besteen osasunarengan ere eragina du”.