Kontsumoa aztergai izango dute etzi Gaurko Andreek antolatutako hitzaldian
Gaurko Andreak berdintasunaren aldeko elkarteak Kontsumo arduratsua eta euskarria izenburuko hitzaldi-solasaldia antolatu du ostegunerako, otsailak 25, 19:30ean elkarteak Kale Nagusiko 11. zenbakian duen egoitzan. Maider Sagredo Emauseko kideak gidatuk...
Gaurko Andreak berdintasunaren aldeko elkarteak Kontsumo arduratsua eta euskarria izenburuko hitzaldi-solasaldia antolatu du ostegunerako, otsailak 25, 19:30ean elkarteak Kale Nagusiko 11. zenbakian duen egoitzan. Maider Sagredo Emauseko kideak gidatuko du jardunaldia. Maritxu San Pedro elkartearen presidenteak azaldu duenez, solasaldiaren helburua “azken hamarkadetan kontsumoak gizartearengan zein bilakaera” aztertzea da, “bai gizarteak kontsumitzen dituen elikagai ohiturei, bai herrietako ekoizleetan eragin dituen aldaketei dagokionez”. Emakume taldearen ustez gizarteko partaide bakoitzak kontsumoaren gaineko “rol bat jarraitzen” du, eta hori horrela izanik, “erantzunkizunak hartu beharko” lituzke. Irungo Gaurko Andreek kontsumoaz arduratuta daudenei deia luzatu diete, osteguneko hitzaldira joateko eta bertan parte hartzeko.