Koplak abestuko dizkiote gaur santu siziliarrari
Gaur Santa Ageda bezpera izanik, makilak eskuetan eta zapia lepoan aterako dira pasaitarrak kalera. Antxon, Alkartasuna dantza taldekoek eta kantu jirakoek deituta, 18:00etan Azokatik aterako dira. Donibanen, Itsas Mendi Elkarteak antolatuta, 18:30ean ...
Gaur Santa Ageda bezpera izanik, makilak eskuetan eta zapia lepoan aterako dira pasaitarrak kalera. Antxon, Alkartasuna dantza taldekoek eta kantu jirakoek deituta, 18:00etan Azokatik aterako dira. Donibanen, Itsas Mendi Elkarteak antolatuta, 18:30ean Meipitik aterako dira kopla kantari; Santiago plazan bukatuko dute. Trintxerpen, Udal Euskaltegikoak Gudarien plazatik aterako dira 19:00etan Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariekin.