Lehen sektorea erdigunera, Landalur Azokarekin
Goizez izango da azoka 09:00etatik 14:00etara eta Errenteria-Oreretako lehen sektorean dihardutenen elikagaiak izango dira.
Landalur Azokak lehen lerroan jarriko du larunbatean Errenteria–Oreretan lehen sektorean ari direnak. Azoka egingo dute hamaseigarrenez, eta Zumardia izango da erakusleihoa. Goizean zehar bertako produktuen azoka izango da, eta bertan izango dute postua Eguzki Borda baserriak bere Idiazabal Jatorrizko izendapen gaztekin; Aparola baserriako behi gaztrekina; Aparola, eta Euzkibordak barazki eta frutekin; Zituene Pasta obradoreak eta bere pasta freskoak.
Abereen, erleen eta erlezaintzaren erakusketa izango da, gainera, azokak irauten duen bitartean, eta tailerrak egiteko aukera eskainiko dute haur eta helduentzat. Hala, 11:00etatik 12:00etara landaketa eta lore prentsatuko haur tailerra, eta 13:00etatik 14:00etara helduentzako totebag tailerra izango dira.
Azokaren helburua lehen sektorea ikusgarri jartzea eta egiten duen lana aitortzea da. 09:30etik 14:30era, zer ikusi, zer erosi eta zer gozatu izango da, dena, kalitatekoa.
Azokaren egitarau osoa hemen ikus daiteke