Hamabost eguneko aurreikuspena du hirugarren faseak; maldaren goiko zatia itxita egongo da egun horietan
Behetik gora hasi zituzten maldako obrak. Orain goiko zatia egongo da itxita.
Legarrea kaleko lanak bukatzear daudela jakinarazi du Oiartzungo Udalak. Hirugarren fasean sartu berri dira, eta horren ondorioz, maldaren goiko zatia itxita egongo da. Zehazki, Neria Baita etxetik gorako zatian egongo da itxita.
Aurreikuspenak betez gero, lanek hamabost eguneko iraupena izango dute. Egun horietan, ibilgailuarekin ezingo da eraberritzen ari diren eremutik pasa, eta Fraileen Bidea erabiliko beharko da. Legarrea hasieratik Herrigaina arteko zatian trafikoa normal-normal ibil daitekeela ohartarazi dute.