Lilatoia antolatzeko bilerak egingo dituzte gaur eta bihar
Aste honetan aurtengo Lilatoiari buruzko batzarrak egingo dituzte Pasaian. Besteak beste, izena emateko dauden aukerei eta antolakuntzari buruzko azalpenak emango dizkiete hala nahi duten emakume guztiei. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak 14 urteti...
Aste honetan aurtengo Lilatoiari buruzko batzarrak egingo dituzte Pasaian. Besteak beste, izena emateko dauden aukerei eta antolakuntzari buruzko azalpenak emango dizkiete hala nahi duten emakume guztiei. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak 14 urtetik gorako emakumeei dei egin die gaur eta bihar barrutietan egingo diren bileretara joateko. Lehen batzarra atzo egin zuten, Trintxerpen. Gaur, Antxoko Kultur Etxean bilduko dira, 18:30ean, eta bihar Donibaneko udaletxe zaharreko areto nagusian, ordu berean.
Batzarren berri emateko (ondoko koadroan dago gaurko eta biharko bileren informazio zehatza) oharra ere jarri dute kaleetan.
Lilatoia martxoaren 4an egingo dute, Donostian. Izena emateko epea gaur bertan zabalduko dutela jakinarazi dute.
Informazio gehiago jaso nahi duenak Pasaiako Udaleko Berdintasun Arlora dei dezake, honako telefono zenbakira: 943 00 43 20.