Ehunka herritarrek egin zioten harrera, plazan, Intxausperi
Villabonako (Asturias) espetxetik atzo goizean aterata, arratsean iritsi zen Manuel Intxauspe Txoko Oiartzunera. Ehunka herritarrek egin zioten harrera Doneztebe plazan.
18/98 sumarioaren barruan epaitu, eta horren araberako zigorra bete du Intxauspek, zazpi urte pasata egon da espetxean.