Mikelazulok ez du gehiago antolatuko Zine Txiroa
Sei urteko ibilbidearen ostean, Mikelazulok Zine Txiroa antolatzeari utziko dio. Agurra azken urteetan bezala egingo dute, dokumental batekin. Oraingoan, Oriol Andres, Carlos Castro eta Gemma Garciaren Ziztadak lanarekin emango dute. Urte guzti hauetan...
Sei urteko ibilbidearen ostean, Mikelazulok Zine Txiroa antolatzeari utziko dio. Agurra azken urteetan bezala egingo dute, dokumental batekin. Oraingoan, Oriol Andres, Carlos Castro eta Gemma Garciaren Ziztadak lanarekin emango dute.
Urte guzti hauetan Euskal Herrian nahiz nazioartean indarkeriarik erabili ez duten ekintzaileak izango ditu protagonista: ikastola klandestinoetako andereñoak, Kukutza bultzatu zutenak, Lemoizko zentral nuklearraren kontrako mugimendua, Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganberaren sustatzaileak Euskal Herrian, eta Martin Luther King, Mahatma Gandhi, Rosa Parks eta beste hainbat nazioartean.
Bihar izango da emanaldia, 19:30ean, Mikelazulon, eta ondoren, Sabino Ormazabal Bidea Helburu taldeko kidearekin solasaldia izango da.