Mundu Martxa (Errenteria-Orereta): Zozaiako Mari Basoaren inaugurazioa
11:00etan elkartuko dira, Agirre Lehendakariaren plazan, eta handik egingo dute bidea oinez, basoraino. Bidean, Zozaiako Mari zein zen azalduko dute. 12:00etan izango da inaugurazioa, eta gero, Nando Dango tailerrean haziak prestatuko dituzte. Zuhaitz landaketa ere egingo dute. Eta lanaren ondoren, bazkaldu egingo dute. Bazkalostean, jolasak eta musika izango dira. Emakumeen Mundu Martxarekin lotuta dago ekitaldia.