Murrizketak salatu ditu LABek
LABek antolatuta, murrizketen kontrako manifestazioa egin dute gaur Erdialdeko kaleetan zehar. Hala nola, Kutxabanken bulegotik pasatakoan kaleratzeak salatu dituzte parte hartzaileek. Han izan dira Oreretako Langabeen Asanbladako kideak ere. Manifest...
LABek antolatuta, murrizketen kontrako manifestazioa egin dute gaur Erdialdeko kaleetan zehar. Hala nola, Kutxabanken bulegotik pasatakoan kaleratzeak salatu dituzte parte hartzaileek. Han izan dira Oreretako Langabeen Asanbladako kideak ere.
Manifestazioaren bukaeran aurrera begira egingo diren mobilizazioen parte hartzera deitu du LABek. Bihar, esaterako, lanuzteak egingo dituzte administrazioan, eta larunbatean, manifestazioa egingo dute Donostian, Inposaketen aurrean, burujabetza. Euskal Herriak lan erreformari ez lelopean. Ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak antolatu dute, eta krisia salatu eta alternatiben beharra aldarrikatuko dutela adierazi du LABek. 17:30ean irtengo da Bulebarretik.
Manifestazioaren aurretik, berriz, Oarso Bidasoako eta Donostialdeko delegatuek batzarra egin dute Reina aretoan.