Udaletxearen aurrean bildu ziren atzo herritarrak
Oihane Oronoz Donibaneko alkateordeari elkartasuna adierazteko, eta jasan dituen erasoak salatzeko, herritar talde batek agerraldia egin zuen atzo Donibanen, udaletxearen aurrean. Hamarnaka lagunek eskatu zuten aste honetan eta martxoan alkateordeak izandako erasoak ez errepikatzeko, “onartezinak dira, eta hemendik gogor salatu nahi dutugu”. Erasoak Donibaneko atez atekoarekin harremandu zituzten parte hartzaileek, eta horren harira, “hondakinen kudeaketaren arazoa konponbidean jartzen ez duten blokeo eta boikotak” alde batera uzteko eskatu zuten, eta horren konponbidean “guri dagokigun zatia” jartzeko eskatu: “Arduraz, konpromisoz eta elkartasunez jokatu behar dugu gai honetan”.
Baina jarrera horietatik “urrun” egotea gaitzetsi zuten atzoko agerraldian. Eta horren adibidetzat Oronozi egindako erasoak aipatu zituzten. Alta, martxoan udalak Donibanen atez atekoa abian jartzeko erabakia “bide egokian hartutakoa” izan zela berretsi, eta hori “erantzukizun politikoz hartua” izan zela adierazi zuten, “gure herriarekiko errespetuz hartutako erabakia delako batez ere”.