Ordenantza fiskalak aztertuko dituzte gaurko udalbatzarrean
Gaur arratsaldean ezohiko osoko bilkura egingo dute. Bertan, hiru puntu jorratuko dituzte. Udalbatzarra 19:30ean hasiko da, ohi bezala. Lehenengo puntuan, San Markoko Mankomunitatean udalak duen ordezkaritza aldatzeko proposamena aztertuko dute. Bigarr...
Gaur arratsaldean ezohiko osoko bilkura egingo dute. Bertan, hiru puntu jorratuko dituzte. Udalbatzarra 19:30ean hasiko da, ohi bezala.
Lehenengo puntuan, San Markoko Mankomunitatean udalak duen ordezkaritza aldatzeko proposamena aztertuko dute. Bigarrenari dagokionez, datorren urteko ordenantza fiskalak zeintzuk izango diren erabakiko dute. Azkeneko puntuan, berriz, datorren azaroaren 20ko hauteskundeetako hautes-mahaiak nortzuk osatuko dituzten zozkatuko dute.
Irailaren 29an egin zuten aurreko udalbatzarra. Egun horretan jorratu zuten gai garrantzitsuena musika eskolaren partidaren murrizketa izan zen.