Asier Bulman parakanoista bi aldiz irabazle Zaragozan
K2 inklusiboan eta KS modalitateetan nabarmendu da Pasaia Kayakeko Asier Bulman eta bi garaikur ekarri ditu etxera.
Zaragoza eta Lleida artean dagoen Cinca ibaiaren nazioarteko jaitsieran eta Mequienzako urtegian egindako egokitutako piraguismo txapelketetan parte hartu zuen Pasaia Kayakek aurreko asteburuan.
Asier Bulman parakanoista irundarra nabarmendu zen KS (kayak berezia) eta K2 modalitateetan. Izan ere, haurren kategorian lehenengo postua irabazi zuen eta kategoria horretako sailkapen orokorrean zazpigarren geratu zen. Bulmanek bera baino helduago ziren parakanoistekin lehiatu zuen 2000 metro eginez eta 16 minutu eta 56 segundoko denbora egin zuen.
Ondoren, K2 inklusiboan Sergio Sanchezekin batera aritu zen Bulman eta klubak azaldu du “lehia benetan estua” izan zutela Aranjuez taldeko eta Monkayak Hiberus taldeko ontzien aurretik zihoazela. Garaileak izan ziren segundo bateko desberdintasunarekin 2000 metroko aipatutako modalitatean, beste ontziak lau segundoko tartean amaitu zuten.