2021eko aurrekontuak aztertuko dituzte astearteko plenoan
Komertzio, zerbitzu eta ostalaritza zerbitzuentzako diru laguntzak ere aztertuko dituzte abenduari dagokion ohiko plenoan.
Oiartzungo udalbatza datorren astearte arratsaldean elkartuko da, abenduko plenoa egiteko. 19:00etan hasiko dira hamabost puntuko gai zerrenda aztertzen.
Gai nagusiena 2021eko udal aurrekontuak izango dira. Hasierako onarpena izango dute hizpide. Horrez gain, komertzio, zerbitzu eta ostalaritza jarduerentzako diru laguntzentzako araudia onartuko dute. Bigarren deialdia izango da; aurrekoa udaberrian egin zuten.
Gainontzeko puntuei dagokienez, hiru izango dira datorren urteari begirakoak. Gainera, ikasturte honetako diru laguntza batzuk ere aztertuko dituzte.
Gai zerrenda ikusteko, egin klik hemen.