Santomas feria antolatzen eta diseinatzen hasi nahi dute eta horri begira, lehen bilerara deitu du ostiralerako Santomas Batzordeak.
Santomas eguna Errenteria-Oreretan.
Santomas feria antolatzen eta diseinatzen hasi nahi dute eta horri begira, lehen bilerara deitu du ostiralerako Santomas Batzordeak. jaia antolatzen parte hartu zuten elkarte, eragile eta norbanakoei luzatu die deia batzordeak, eta baita azokaren antolaketan aritu nahi duten guztiei ere.
Merkatuzarren egingo dute bilera, 19:00etan.
Santomas Eguna iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du batzordeak, bestalde, bigarrenez. Irabazleak, 200 euro eta bertako produktuekin osatutako saskia jasoko ditu. Lanak bidaltzeko epea azaroaren 17an amaituko da.