Torrekua, itxura berriarekin
Gaur goizean Errenteriako Udaleko ordezkariak eta Espainiako Gobernuko ordezkariak Torrekua dorrea bisitatzen izan dira. Obrak amaitu dituzte, eta bakarrik altzariez betetzea eta igogailua ondo jartzea falta da. Hemendik aurrera, Iraultza taldearen jan...
Gaur goizean Errenteriako Udaleko ordezkariak eta Espainiako Gobernuko ordezkariak Torrekua dorrea bisitatzen izan dira. Obrak amaitu dituzte, eta bakarrik altzariez betetzea eta igogailua ondo jartzea falta da. Hemendik aurrera, Iraultza taldearen jantzi tradizionalen erakusketa egonkorra egongo da jarrita eraikinean.
Juan Carlos Merino alkateak eta Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak gidatu dute ibilaldia: udaletxetik Torrekuara. Han lanen nondik norakoen berri eman dituzte. Merinok adierazi du eraikina kanpotik eta barrutik berritu dutela, 23-24 hilabete pasatu dituztela.
Cabiecesek diru laguntzen berri eman du: Espainiako Etxebizitza Sailak egindako 2 milioi euro pasatxoko ekarpena. Horrekin lanen %100 finantzatzea lortu dutela zehaztu du Merinok.
Amenabar enpresako arduradunek, berriz, lanak egiterakoan izan dituzten zailtasunak aipatu dituzte. Obra bera zaila izan dela jakinarazi dute, eta hasierako planak aldatu behar izan dituztela, esaterako, Errenazimenduko horma bat aurkitu zutelako.