Trafikoa moztuko dute datorren astean udalerriko bi puntutan
Asfaltatze lanak medio, hilaren 24 eta 25ean Maria de Lezo kalea moztuta egongo da, eta Antonio Valverde plazaren atzealdea hurrengo bi egunetan.
Datorren astean trafiko mozketak egongo dira Maria de Lezo kalean eta Antonio Valverde plazaren atzealdean, asfaltatze lanak direla medio.
Hurrenez hurren, hilaren 24 eta 25ean (asteartea eta asteazkena) Maria de Lezo kalea itxita egongo da ibilgailuentzat, eta Antonio Valverde plazaren atzealdea hurrengo bi egunetan (hilak 26 eta 27, osteguna eta ostirala).