Bi traineru izango ditu uretan Hibaikak aurten ere. Emakumeena eta gizonena KAE2 ligan.
Hibaikak bere taldeak aurkeztu ditu. Argazkia: Juan Morillo.
Hibaika Arraun Elkarteak denboraldi berrian uretan arituko diren taldeak aurkeztu zituen larunbatean. Zumardia aukeratu zuen aurkezpena egiteko. Kategoria guztietako arraunlariek hartu zuten parte aurkezpenean, baina ez ziren bakarrik izan. Aurten Kukai Dantza izango da Hibaikaren amabitxia, eta taldeko dantzarietako batzuk izan ziren aurkezpen ekitaldian, baita txapela jaso ere Hibaikaren eskutik. Bi traineru izango ditu uretan Hibaikak aurten ere. Emakumeena eta gizonena KAE2 ligan.
Larunbatean hasi zuten denboraldia emakumeek, eta
bigarren sailkatu ziren bateleren atzetik Deustun egindako estropadan. Gizonek berriz, atzo hasi zuten denboraldia Santurtziko Ikurrinarekin.
Hirugarren sailkatu ziren errenteriarrak.