Turismoa sustatzeko eskatu dio udalari PSE-EEk
Turismoa sustatzearen alde egin du Errenteriako PSE-EEk, eta udalari bide bera hartzeko eskatu dio. Horrez gain, behar adina baliabide emateko eskatu du, eta enplegu planen bat onartuz gero, “ekintza lerro zehatz” bezala kontuan hartzeko. P...
Turismoa sustatzearen alde egin du Errenteriako PSE-EEk, eta udalari bide bera hartzeko eskatu dio. Horrez gain, behar adina baliabide emateko eskatu du, eta enplegu planen bat onartuz gero, “ekintza lerro zehatz” bezala kontuan hartzeko. Plana aurrera aterako ez balitz, 60.000 euro Oarsoaldeko Turismo Sailera bideratzeko eskatu du, “langileak kontratatu eta 2012ko turismo kanpaina sustatzeko”.
Turismoa sustatzeko aukera bat pintxo-potea baliatzea izan daiteke, PSE-EEren arabera: “Udalak Oarsoaldearen bidez moda hori sustatu dezake koste baxuarekin, promoziorako daukan gaitasuna aprobetxatuz eta eskaintza pribatuarekin koordinazioa erraztuz. Hori San Marko gotorlekura lotu daiteke, eta baita eskualdeko beste hainbat toki erakargarrira ere”.
San Marko hartu du adibidetzat PSE-EEk, “Errenteriako ikur” delako. Hala, aurreko legegintzaldian hainbat ekintza egin zituela gogorarazi du hor turismoa sustatzeko: gunea berreskuratzea, turismo bulegoa hara eramatea eta XpressionK-rekin hitzarmena. Horrek bisitarien kopurua “handitu” zuela adierazi du.