Wikipediako atarian, Lezoko Olentzero
Wikipedia Interneteko entziklopedia askearen atarian, euskarazko bertsioan, asteko irudia hautatzen dute. Gabonak izaki, Olentzeroren irudia jarri dute Wikipediakoek. Olentzeroren panpin hori, baina, Lezoko baserri batekoa da, 2007an ateratakoa. Olentz...
Wikipedia Interneteko entziklopedia askearen atarian, euskarazko bertsioan, asteko irudia hautatzen dute. Gabonak izaki, Olentzeroren irudia jarri dute Wikipediakoek. Olentzeroren panpin hori, baina, Lezoko baserri batekoa da, 2007an ateratakoa. Olentzeroren idatzizko lehen erreferentzia lezoar batek egin zuen: Lope Isastik. Onentzaro idatzi zuen Isastik XVII. mendean. Orduan, egun ezagutzen dugun ikazkina aipatu beharrean, kristauen Gabonekin bat egiten duen aroa aipatzen zuen.