Zebrabideak elbarrientzat egokituko ditu Lezoko Udalak
Aulki gurpildunetan ibili behar duten herritarrek errepidera irtetera behartuta daude zenbait pasabideetan. Udalak halakoak ekidin nahi ditu hartutako neurriarekin.
Irisgarritasuna hobetzeko neurriak hartuko dituela jakinarazi du Lezoko Udalak. Aralar kaleko, Jaizkibel hiribideko eta Zubitxo kaleko zebrabideak elbarrientzat egokituko ditu horretarako. Gurpildun aulkietan ibili behar duten herritarrak errepidera irtetera behartuta daudela zenbait pasabideetan azaldu du udalak, eta hori ekidin nahi dutela hartutako erabakiarekin.
Otegi-Gaztañaga enpresak egingo ditu obrak eta 14.138 euroko aurrekontua izango dute. Diru zati horren barruan, Euskal Herria plaza azpiko garaje sarrerako arrapalatik sartzen den euri ura modu egokian jasotzeko lanak egingo ditu enpresak, bestalde.