Zergak %2,4 igoko ditu udalak eta tasak %3,4
KPIaren eta BEZaren araberako igoera aplikatu du, baina BEZaren zati bat udalak hartuko du bere gain 2013rako Ordenantza Fiskalak onartu zituzten herenegun Bilduko zinegotziek, urriko ohiko udalbatzarrean. Ordenantzak jasotzen dutenez, datorren urtean zergak %2,4 igoko dira eta tasak %3,4. EAJren bi zinegotziek aurka bozkatu zuten. Zergak %2,4 igotzeko, abuztuko KPIa hartu du kontuan udalak. Tasei dagokienez, horien igoera zehazteko, BEZa hartu behar da kontuan. Aiora Perez de San Roman alkateak plenoan zehaztu zuenez, «BEZaren irizpidea bakarrik aplikatuz, igoera gehiegizkoa izan ziteeken herritarrentzat». Hala, erdibideko erabakia hartu du gobernu taldeak, «eta igoeraren zati bat udalak hartuko du bere gain». EAJko Mikel Idiazabalek zehaztu zuten zergatik bozkatu zuten aurka: «Ez ditugu jarraitutako irizpideak ulertzen». Horrez gain, proposamen bat egin zuen alderdiak: «Elizaldeko hiru aparkaleku publikoetan, TAO jartzeko aukera aztertzea». EAJren arabera, Elizalden hiru aparkaleku itxietan doan aparkatzeko aukera izatea diskriminatzailea da beste auzoetako bizilagunekiko. Alkateak erantzun zion: «Orain arte ez dugu halakorik planteatu, baina aztertuko dugu». Catelsako langileek aurkeztutako mozioa onartu dute zinegotziek aho batez Catelsako langileen aurkeztutako mozioa ere landu zuten zinegotziek plenoan. Bilduko zein EAJko zinegotziek, Catelsa ixtearen kontrako mozioa onartu zuten, aho batez. Kepa Olaiz Catelsako Langile Batzordeko kideak, gainera, bizi duten egoera zehaztu azaldu zuen udalbatzarrean bertan: «Enpresa [...]
KPIaren eta BEZaren araberako igoera aplikatu du, baina BEZaren zati bat udalak hartuko du bere gain
2013rako Ordenantza Fiskalak onartu zituzten herenegun Bilduko zinegotziek, urriko ohiko udalbatzarrean. Ordenantzak jasotzen dutenez, datorren urtean zergak %2,4 igoko dira eta tasak %3,4. EAJren bi zinegotziek aurka bozkatu zuten.
Zergak %2,4 igotzeko, abuztuko KPIa hartu du kontuan udalak. Tasei dagokienez, horien igoera zehazteko, BEZa hartu behar da kontuan. Aiora Perez de San Roman alkateak plenoan zehaztu zuenez, «BEZaren irizpidea bakarrik aplikatuz, igoera gehiegizkoa izan ziteeken herritarrentzat». Hala, erdibideko erabakia hartu du gobernu taldeak, «eta igoeraren zati bat udalak hartuko du bere gain».
EAJko Mikel Idiazabalek zehaztu zuten zergatik bozkatu zuten aurka: «Ez ditugu jarraitutako irizpideak ulertzen». Horrez gain, proposamen bat egin zuen alderdiak: «Elizaldeko hiru aparkaleku publikoetan, TAO jartzeko aukera aztertzea». EAJren arabera, Elizalden hiru aparkaleku itxietan doan aparkatzeko aukera izatea diskriminatzailea da beste auzoetako bizilagunekiko. Alkateak erantzun zion: «Orain arte ez dugu halakorik planteatu, baina aztertuko dugu».
Catelsako langileek aurkeztutako mozioa onartu dute zinegotziek aho batez
Catelsako langileen aurkeztutako mozioa ere landu zuten zinegotziek plenoan. Bilduko zein EAJko zinegotziek, Catelsa ixtearen kontrako mozioa onartu zuten, aho batez.
Kepa Olaiz Catelsako Langile Batzordeko kideak, gainera, bizi duten egoera zehaztu azaldu zuen udalbatzarrean bertan: «Enpresa itxiko dutela esan digute, baina ezer berririk ez dakigu irailaren bukaeratik. Bitartean, %100ean ari gara lanean. Gure ustez, arazoa sindikala baino, politikoa da».
Mozioak jasotzen duenaren arabera, Oiartzungo Udalak honako puntuak bere egin ditu: «Ezetza ematea lantegia ixteko enpresaren planari; gaur egungo lanpostuak babestea; egoeraren berri ematea instituzioei eta komunikabideei; Hutchinson/Total multinazionalari ere berri ematea; eta udalak ardura hartzea, itxiera ez den beste irtenbideak bilatzeko».
Informazio gehiago: Ordenantzen gaineko xehetasunak eta gainontzeko gaiak, eta Catelsako langileen adierazpenak.