'Zero zabor uretan' kanpaina amaitu dute Alabortzako zaborra jasoz
Pasaiako hondakinen 'top 3' egin du Mater Museoak.
Amaiera eman dio Mater Museoak ‘Zero zabor uretan’ kanpainari portuko zaborren analisia eginez. Donibaneko Alabortza senadian jasotako zaborra aztertu dute, baita itsas hondakinen arrantzako ur gainazalekoak eta oinezkoek standeko kaiolan sartu dituztenak ere.
Zaborra sailkatzerakoan lehen 3 postuetan zer dagoen identifikatu dute: zigarrokinak, latak, mikroplastikoak, goxokien bilgarriak eta globoak aipatu dituzte. Guztira, 29 kg zakar, 30 poltsa, 37 plastiko botila, 76 plastiko edalontzi, 600 zigarrokin eta 114 lata jaso dituztela eman dute jakitera.
Kale zurruta ez dela aitzakia ingurua horrela topatzeko nabarmendu du Materrek, eta gazteei txipa alda dezaten eskatu die.