Groenlandiaren karraska goiburuko hitzaldia emango du Ander Izagirre (Donostia, 1976) abenturazaleak gaur osteguna, 19:30ean Amaia KZn. Lurralde izoztuan ateratako argazkiak proiektatuko ditu, eta haien inguruan mintzatuko da. Iaz bidai kontaketen Essery saria jaso zuen bidai hartan izandakoei buruz idatzitako lanarengatik. Zer erakutsiko duzu gaur Amaian? Batetik, Groenlandiako paisaia eder eta ikaragarria: itsaso izoztua, izebergak, glaziarrak, uharte elurtuak… Maiatzeko eguzkiarekin itsasoa urtzen eta pitzatzen hasten da. Bestetik, gizartea ere kraskatzen ari da nolabait: historiaurretik globalizaziora hiru belaunalditan egin dute salto ekialdeko inuitek, eta horrek arazo sozial oso larriak ekarri dizkie (bizimodu aldaketa erabatekoa, langabezia, alkoholismoa, tratu txarrak, abusu sexualak, suizidio tasa beldurgarria…). Estatu independente bat osatuko dute laster eta erronka handia dute: nola fundatu XXI. mendeko gizarte bat izotzezko mundu batean. Zure lanetan paisaia ederrez gain, bisitatzen dituzun lekuetako biztanleen bizitza azaltzen da. Gizakiak interesatzen zaizkizu… Paisaiak gozatzen ditut, noski, baina benetan interesatzen zaidana da guretzat herrialde horietan jendea nola bizi den. Beti harritu izan naiz gizakion aniztasunarekin, zein desberdinak diren Groenlandiako inuit baten, Boliviako meatzari batean edo Afrikako nomada baten bizitzak. Horren berri ematen saiatzen naiz. Munduko leku askotan ibili zara. Groenlandian zerk harritu zintuen? Historiaurrea eta globalizazioa teilatu beraren azpian bizi direla. Aitona izotzetan jaio zen urteroko emigrazioan, bere [...]
Groenlandian ateratako argazkien inguruan mintzatuko da Izagirre
Groenlandiaren karraska goiburuko hitzaldia emango du Ander Izagirre (Donostia, 1976) abenturazaleak gaur osteguna, 19:30ean Amaia KZn. Lurralde izoztuan ateratako argazkiak proiektatuko ditu, eta haien inguruan mintzatuko da. Iaz bidai kontaketen
Essery saria jaso zuen bidai hartan izandakoei buruz idatzitako lanarengatik.
Zer erakutsiko duzu gaur Amaian?
Batetik, Groenlandiako paisaia eder eta ikaragarria: itsaso izoztua, izebergak, glaziarrak, uharte elurtuak… Maiatzeko eguzkiarekin itsasoa urtzen eta pitzatzen hasten da. Bestetik, gizartea ere kraskatzen ari da nolabait: historiaurretik globalizaziora hiru belaunalditan egin dute salto ekialdeko inuitek, eta horrek arazo sozial oso larriak ekarri dizkie (bizimodu aldaketa erabatekoa, langabezia, alkoholismoa, tratu txarrak, abusu sexualak, suizidio tasa beldurgarria…). Estatu independente bat osatuko dute laster eta erronka handia dute: nola fundatu XXI. mendeko gizarte bat izotzezko mundu batean.
Zure lanetan paisaia ederrez gain, bisitatzen dituzun lekuetako biztanleen bizitza azaltzen da. Gizakiak interesatzen zaizkizu…
Paisaiak gozatzen ditut, noski, baina benetan interesatzen zaidana da guretzat herrialde horietan jendea nola bizi den. Beti harritu izan naiz gizakion aniztasunarekin, zein desberdinak diren Groenlandiako inuit baten, Boliviako meatzari batean edo Afrikako nomada baten bizitzak. Horren berri ematen saiatzen naiz.
Munduko leku askotan ibili zara. Groenlandian zerk harritu zintuen?
Historiaurrea eta globalizazioa teilatu beraren azpian bizi direla. Aitona izotzetan jaio zen urteroko emigrazioan, bere familia fokak ehizatzen ari zela. Orain etxe prefabrikatu batean bizi da eta bere ilobak ingelesa ikasi du, interneten dabil eta turistekin egin nahi du lan. Munduko gizarte erakargarrienetako bat iruditzen zait.
Ze proiektu berri dituzu esku artean?
Boliviako meatzariei buruzko liburu bat idazten ari naiz. Eta aurten egin nahi ditudan bidai pare bat zehazten, baina ez dakit bata, bestea, biak ala bat ere ez ote diren aterako. Patxadaz!