Banskyren filma Zinema Paradiso
Bansky britainiar graffiti egilearen Exit trought the gift shop film luzea proiektatuko dute ostiralean Cinema Paradiso programan.
Bansky britainiar graffiti egilearen Exit trought the gift shop film luzea proiektatuko dute ostiralean Cinema Paradiso programan. Banskyk zuzuzenduriko filma da, bikainki muntatutakoa, eta artista bera agertzen zaigu istorioaren kontalari bezala. Ironiaz eta umorez, kaleko artisten jarduna kontatzen du, besteak beste, artearen merkatuaren funtzionamendua eta sistemaren kontrako artisten obrei ematen zaien balorea lantzen dituelarik. Emanaldia Amaia Kultur Zentroan izango da, 20:30etan. Sarrerak 4,50 euro balio du.