Espainiako Judoko Kata Txapelketa jokatuko dute etzidamu, Galtzarabordan
Judoa izango da protagonista etzidamu Galtzarabordako Udal Kiroldegian. Egun osoan zehar kirol mota horrekin lotutako hainbat saio egingo dituzte, tartean, Espainiako Judoko Kata Txapelketa eta 23 urtez azpiko Euskadiko Judo Txapelketa. Ekitaldian 300 lagunetik gora biltzea espero dute antolatzaileek, Kirolkide Errenteriako Kirol Patronatuak eta Euskadiko Judo Federazioak. Hain zuzen, bi aldeetako ordezkariek etzidamuko egunaren gaineko xehetasunak eman dituzte gaur goizean, Jose Angel Rodriguez Kirolkideko presidenteak eta Sergio Bello eta Juango Etxebeste Euskadiko Judo Federazio presidente eta idazkariak, hurrenez hurren. Goizean goiz, 09:30ean hasiko dira jarduerekin. Ordu horretan hasiko da, hain zuzen, 23 urtez azpiko Euskadiko Judo Txapelketa gizonen eta emakumeen mailetan. Horrekin batera, Haur Mailako proba bat ere egingo da, Espainiako Txapelketan sailkatzeko balioko duena. Kata txapelketa, arratsaldean 15:30etik aurrera, kata lehiarekin hasiko dira. Bost kategoriatan ariko dira 56 bikote: Nage No Kata (hamalau bikote), Katame No Kata (bederatzi bikote), Kime No Kata (11 bikote), Juno Kata (hamabi bikote) eta Kodokan Goshin Jutsu (hamar bikote). Antolatzaileen esanetan, judokak ez dituzte kategoriaren arabera banatuko, eta bikoteak emakumeenak, gizonenak edo mixtoak izango dira. Oarsoaldeko eta Bidasoko ordezkariek ere ez dute hutsik egingo lehian. Kata txapelketa horretan ekaineko Munduko Kata Txapelketarako (Frankfurten, Alemania) eta urriko Europako Kata Txapelketarako (Pragan, Txekiar Errepublika) hautagaiak zehaztuko [...]
Judoa izango da protagonista etzidamu Galtzarabordako Udal Kiroldegian. Egun osoan zehar kirol mota horrekin lotutako hainbat saio egingo dituzte, tartean, Espainiako Judoko Kata Txapelketa eta 23 urtez azpiko Euskadiko Judo Txapelketa.
Ekitaldian 300 lagunetik gora biltzea espero dute antolatzaileek, Kirolkide Errenteriako Kirol Patronatuak eta Euskadiko Judo Federazioak. Hain zuzen, bi aldeetako ordezkariek etzidamuko egunaren gaineko xehetasunak eman dituzte gaur goizean, Jose Angel Rodriguez Kirolkideko presidenteak eta Sergio Bello eta Juango Etxebeste Euskadiko Judo Federazio presidente eta idazkariak, hurrenez hurren.
Goizean goiz, 09:30ean hasiko dira jarduerekin. Ordu horretan hasiko da, hain zuzen, 23 urtez azpiko Euskadiko Judo Txapelketa gizonen eta emakumeen mailetan. Horrekin batera, Haur Mailako proba bat ere egingo da, Espainiako Txapelketan sailkatzeko balioko duena.
Kata txapelketa, arratsaldean
15:30etik aurrera, kata lehiarekin hasiko dira. Bost kategoriatan ariko dira 56 bikote: Nage No Kata (hamalau bikote), Katame No Kata (bederatzi bikote), Kime No Kata (11 bikote), Juno Kata (hamabi bikote) eta Kodokan Goshin Jutsu (hamar bikote). Antolatzaileen esanetan, judokak ez dituzte kategoriaren arabera banatuko, eta bikoteak emakumeenak, gizonenak edo mixtoak izango dira. Oarsoaldeko eta Bidasoko ordezkariek ere ez dute hutsik egingo lehian.
Kata txapelketa horretan ekaineko Munduko Kata Txapelketarako (Frankfurten, Alemania) eta urriko Europako Kata Txapelketarako (Pragan, Txekiar Errepublika) hautagaiak zehaztuko dira.
Ekitaldian zehar ere minutu bateko isilunea egingo dute Japoniako biktimen alde.
Judoko Kata txapelketarekin Euskadiko Judo Federazioaren 25. urteurrena ospatu nahi dute, eta horretarako Errenteria-Orereta aukeratu dutela azaldu dute harremana dutelako aspalditik. Urtean zehar ekitaldi gehiago egingo dituztela ere aurreratu dute, eta horietako bat ere herrian izatea aztertzen ari direla.
Herritar guztiei egin diete deialdia txapelketa ikustera joateko, eta sarrerak doakoak direla gogorarazi dute.