Internet eta sareen gaineko gosari-solasaldia Mikelazuloren eskutik
Mikelazulo Elkarteak Internet eta sareen gaineko gosari-solasaldia egingo du hurrengo igandean, hilak 17, goizeko hamarretatik aurrera. Hala, parte hartzen duten lagunek horien gainean izan ditzaketen zalantzak argitzen saiatuko dira Bakhalau taldeko k...
Mikelazulo Elkarteak Internet eta sareen gaineko gosari-solasaldia egingo du hurrengo igandean, hilak 17, goizeko hamarretatik aurrera. Hala, parte hartzen duten lagunek horien gainean izan ditzaketen zalantzak argitzen saiatuko dira Bakhalau taldeko kideak. Besteak beste, zenbaiten ustez aldaketa handien eragile omen diren eta antolatzaileen arabera “interneten sortu eta garatutako tresnak baino ez diren Twitter, Facebook eta sare sozialen garrantziaren gainean ariko gara”. Horrekin batera, “gakoa internetek eskaintzen dizkigun baliabideen erabileran dagoela” erakusten saiatuko dira Bakhalau taldekoak.
Ezagutza zabaldu
Software libreaz eta oinarrian duen filosofiaz ere arituko dira igandeanegingo duten saioan “eta tresna horiek aktibismorako eta sormenerako ematen duten aukeraaztertuko dugu” azaldu dute. Solasaldiaren helburua “historian azkarren garatu den teknologiarekiko ezagutza zabaltzea da” antolatzailen hitzetan.