Lezoko Herri Eskolari ordenagailuak itzultzeko galdegin dio Aralarrek
Aralarreko legebiltzarkide Mikel Basabek Herri Eskolako ordenagailuak itzultzeko eskatu dio Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuari. Gaur goizean Hezkuntza Batzordea egin dute Gasteizko Legebiltzarrean. Eskola 2.0 programaren eskatu dio ordenagailuak itzult...
Aralarreko legebiltzarkide Mikel Basabek Herri Eskolako ordenagailuak itzultzeko eskatu dio Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuari. Gaur goizean Hezkuntza Batzordea egin dute Gasteizko Legebiltzarrean. Eskola 2.0 programaren eskatu dio ordenagailuak itzultzea.
Basaberen esanetan, “teknologia berriak ikasgeletara eramatea eta erabiltzeko aukera izatea oso garrantzitsua izanagatik, ikastetxe bakoitzak aukera izan beharko luke Internetera konexioa kable bidez ala wi-fi bidez egiteko”. Gaineratu duenez, “ez da onargarria” Lezoko ikasleak ordenagailu gabe uztea, “are gehiago aldarrikapenak zeintzuk diren aztertu gabe”
Herri Eskolak kablearen aldeko hautua egin duenez, “esperientzia moduan” erabiltzeko eskatu dio Basabek Hezkuntza Sailari.