Olharanek bihar debutatuko du, Jostaldin
Jean Olharan zesta puntista gazteak profesional gisa debutatuko du bihar arratsaldean Jai Alive enpresarekin, Jostaldi pilotalekuan. Hondarribia-Biarritz Pro-Am Txapelketaren semifinaleko protagonista izango da bihar, arratsaldeko 18:00etatik aurrera G...
Jean Olharan zesta puntista gazteak profesional gisa debutatuko du bihar arratsaldean Jai Alive enpresarekin, Jostaldi pilotalekuan. Hondarribia-Biarritz Pro-Am Txapelketaren semifinaleko protagonista izango da bihar, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Garcia-Minviellek, Olharan-Alliezez kontra jokatuko duten partiduan. Gaurko partidua irabazten duen bikoteak finalerako pasea eskuratuko du, eta Egiguren II eta Mandagaranen aurka jokatu beharko du.
Bi partidu jokatuko dituzte, Hondarribia-Biarritz Pro-Am Txapelketako garailea izendatzeko. Partiduak apirilaren 21ean Hondarribian eta apirilaren 30ean Biarritzen jokatuko dituzte.
Munduko txapelketa helburu
Olharanek bihar irabazi egin nahi du Jostaldin, «irabaztea espero dut, ez zait galtzea gustatzen. Datorren hilabetetan Frantziako profesional txapelketa ona egin nahi dut, bukatutakoan, Hossegorren jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartzeko», azaldu zuen Olharan pilotari gazteak.