Stephane Garcia, Europako Erdi Aroko Sukaldari onena
Stephane Garciak, 20 urteko Hondarribiko Laia Erretegiko sukaldariak, Grenoblen (Frantzia) ospatu duten XIV. Europako Erdi Aroko Sukaldari Profesional Gazteen Txapelketa irabazi du. Txapelketan 24 urtez beherako sukaldariek parte hartu dute eta Garcia sukaldariak Landetako ahatea aurkeztu zuen, kanela eta hiru saltsaz lagunduta. Sukaldari gazteak, 20 urteekin, sukaldaritza munduan hainbat sari eskuratu ditu jada; Frantziako Anne-Sophie Pic jatetxeko lehiaketa profesionala, besteak beste, eta Europako azken hau orain. Garcia sukaldariak, bere jaioterriko, Toulusseko (Frantzia) Hostalaritza Eskolan ikasi zuen. eta ikasketak Zarautzeko Aiala Eskolan bukatu zituen, master batekin. Jarraian Donostiako Ni Neu jatetxean praktikak egin zituen, eta gaur egun, Jon Ayalak zuzentzen duen Laia Erretegiko sukaldaria da. Txapelketa zaila Txapelketak plateraren konposizioari dagokionez, oinarri zorrotzak eskatzen ditu. Laiako sukaldariak osagai eta teknika bereziak erabili zituen zapore eta textura ezberdinak lortzeko. Ahatea gutxi egosita egin zuen, eta izterrak aldiz, kanela, ardo, ezti eta mahats zaporearekin. Txapelketa honetan, Brouet de canelle Erdi Aroko errezetaren bertsio berritua eskatzen zuten. Carlos Nuez, laugarren Hondarribiko sukaldaritza maila altua bertako sukaldariek lortu dituzten sariek eta hirian bertan ospatzen dituzten sukaldaritz jardunaldiek ziurtatzen dute. Gran Sol taberna eta Sugarri jatetxeko Bixente Muñoz, herritar sukaldarien erreferente bihurtu da, eta oraingoan, Hondarribiko Goxodenda Jatetxeko Carlos Nuez sukaldaria, laugarren izan da Espainia mailako [...]
Stephane Garciak, 20 urteko Hondarribiko Laia Erretegiko sukaldariak, Grenoblen (Frantzia) ospatu duten XIV. Europako Erdi Aroko Sukaldari Profesional Gazteen Txapelketa irabazi du. Txapelketan 24 urtez beherako sukaldariek parte hartu dute eta Garcia sukaldariak Landetako ahatea aurkeztu zuen, kanela eta hiru saltsaz lagunduta. Sukaldari gazteak, 20 urteekin, sukaldaritza munduan hainbat sari eskuratu ditu jada; Frantziako Anne-Sophie Pic jatetxeko lehiaketa profesionala, besteak beste, eta Europako azken hau orain.
Garcia sukaldariak, bere jaioterriko, Toulusseko (Frantzia) Hostalaritza Eskolan ikasi zuen. eta ikasketak Zarautzeko Aiala Eskolan bukatu zituen, master batekin. Jarraian Donostiako Ni Neu jatetxean praktikak egin zituen, eta gaur egun, Jon Ayalak zuzentzen duen Laia Erretegiko sukaldaria da.
Txapelketa zaila
Txapelketak plateraren konposizioari dagokionez, oinarri zorrotzak eskatzen ditu. Laiako sukaldariak osagai eta teknika bereziak erabili zituen zapore eta textura ezberdinak lortzeko. Ahatea gutxi egosita egin zuen, eta izterrak aldiz, kanela, ardo, ezti eta mahats zaporearekin.
Txapelketa honetan, Brouet de canelle Erdi Aroko errezetaren bertsio berritua eskatzen zuten.
Carlos Nuez, laugarren
Hondarribiko sukaldaritza maila altua bertako sukaldariek lortu dituzten sariek eta hirian bertan ospatzen dituzten sukaldaritz jardunaldiek ziurtatzen dute. Gran Sol taberna eta Sugarri jatetxeko Bixente Muñoz, herritar sukaldarien erreferente bihurtu da, eta oraingoan, Hondarribiko Goxodenda Jatetxeko Carlos Nuez sukaldaria, laugarren izan da Espainia mailako Con Mucho Gusto Mudejar txapelketako VI. edizioan. Txapelketa Teruelen ospatu zuten, eta hamar finalisten artean laugarren izan zen. Espainia mailako txapelketan, sukaldari euskaldun bakarra izan zen Carlos Nuez, sukaldari hondarribiarra.