Zortzi urteko espetxe zigorra ezarri diote Manu Ugartemendia euskal presoari
Manu Ugartemendiari 8 urteko espetxe zigorra
Parisko Auzitegiak zortzi urteko zigorra ezarri dio Manu Ugartemendia Errenteria-Oreretako euskal presoari. Zortzi urte horietatik, sei egin ditu espetxean Ugartemendiak.
Parisko Auzitegiak ETAko buruzagi izatea egotzi dio Ugartemendiari eta Fiskaltzak hamabi urteko eskaera egin bazuen ere epaiaren arabera, Ugartemendiak zortzi urteko zigorra bete beharko du, auzitegi berak 2006an ezarritako bigarren zigorra bateratu ostean.
Halaber, zigorra betetakoan Frantziatik kanporatuko dute euskal presoa.
2005 urtean atxilotu zuten
Ugartemendia 2005eko apirilearen 28an atxilotu zuen Frantziako poliziak, Okzitaniako Tolosatik hurbil dagoen Caussade herrian Lasarteko Peio Eskisabelekin batera . Eskisabeli 17 urteko espetxe zigorra ezarri dio Parisko Auzitegiak eta zigorra amaitutakoan, frantziatik kanporatuko dute Ugartemendia bezala.
2005eko maiatzaren 2tik La Santen (Frantzia) espetxeraturik dago Ugartemendia.