Astelehenean zabalduko dute udalekuetan begirale izan nahi dutenentzako izen-emate epea
Pasaiako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailerako, eta horietan begirale gisa lan egin nahi dutenek astelehenetik aurrera eman beharko dute izena. Maiatzaren 12ra arteko epea dute. 18 urteak beteta izatea eta euskara menderatzea derrigorrezkoa ...
Pasaiako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailerako, eta horietan begirale gisa lan egin nahi dutenek astelehenetik aurrera eman beharko dute izena. Maiatzaren 12ra arteko epea dute. 18 urteak beteta izatea eta euskara menderatzea derrigorrezkoa da udalekuetan begirale izateko. Hautatze froga maiatzaren 13an izango da, Trintxerpeko Udal Euskaltegian, 18:00etan. Hautatuek oinarrizko ikastaro formatibo batetan parte hartu beharko dute. Ikastaroa ekainaren 3an, 4ean eta 5ean izango da. Nahitaezkoa da ikastaroan parte hartzea udaleku irekietan lan egin ahal izateko. Interesdunek jo dezatela astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, Trintxerpeko Euskadi Etorbideko 61.ean -Udal Euskaltegiaren ondoan- kokatuta dagoen Gazteria eta Kirol Departamentura edota 943-004330 telefono zenbakira deituta.