Bidasoan Euskaraz ekimenaren haritik ekintza ugari
Herriko Bakalau elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Bidasoan Euskaraz ekimenaren barruan. Maiatzaren 6an kantu afaria izango da Xaia ostatuan Kuxkuxtu txarangak alaiturik. Hurrengo egunean, maiatzaren 7an, pilota txapelketaren finala 11:00etan. Ape...
Herriko Bakalau elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Bidasoan Euskaraz ekimenaren barruan. Maiatzaren 6an kantu afaria izango da Xaia ostatuan Kuxkuxtu txarangak alaiturik. Hurrengo egunean, maiatzaren 7an, pilota txapelketaren finala 11:00etan. Aperitifa eta bazkaria egongo da nahi izanez gero, 20 euroren truke.
Bestalde, maiatzaren 27an, txalaparta afaria egingo dute Xaia ostatuan Integrazio batzordearen alde. 20 euro balio du txartelak.
Tokiak erreserbatzeko 05.59.20.76.10 telefono zenbakira deitu behar da.