630 erromesek hartu dute ostatu Donibanen apirilaz geroztik
Gero zale gehiago ditu Done Jakueko bideak. Donibanen iaz zabaldu zuten aterpea, kostaldeko bidea egiten dabiltzan erromesak hartzeko, eta bertan lanean dabiltzan boluntarioak emandako datuen arabera, iaztik hona %22ko gorakada izan du kostaldeko bidea egiten duten erromesen kopuruak. Felix Boledo, Iñaki Goikoetxea eta Xatur Telletxea aritzen dira Donibanen boluntario. Telletxeak esan duenez, apirilaz geroztik 630 erromesek hartu dute ostatu Donibanen. Horietatik gehienak Alemaniatik datoz, hango gidetan «aterpe garrantzitsu» gisa ageri da eta Donibanekoa. 128 alemaniar pasatu dira aurten Donibaneko aterpetik; 110 frantziar, 30 italiar, 30 holandar, 14 korear; AEBtako sei lagun; Singapurreko hiru; Hego Afrikako bi lagun eta israeldar bat. Kataluniatik 35 lagun izan dira eta Madriletik 30. Euskal Herritik aldiz, 22 lagun baino ez. Erromesen erdia baino gehiago emakumeak dira. Gehienetan oinez eta bakarrik iristen dira aterpera, eta txirrinduan, gutxi batzuk baino ez. Aurten sei txirrindularik baino ez dute ostaturik hartu Donibanen.
Gero zale gehiago ditu Done Jakueko bideak. Donibanen iaz zabaldu zuten aterpea, kostaldeko bidea egiten dabiltzan erromesak hartzeko, eta bertan lanean dabiltzan boluntarioak emandako datuen arabera, iaztik hona %22ko gorakada izan du kostaldeko bidea egiten duten erromesen kopuruak.
Felix Boledo, Iñaki Goikoetxea eta Xatur Telletxea aritzen dira Donibanen boluntario. Telletxeak esan duenez, apirilaz geroztik 630 erromesek hartu dute ostatu Donibanen. Horietatik gehienak Alemaniatik datoz, hango gidetan «aterpe garrantzitsu» gisa ageri da eta Donibanekoa. 128 alemaniar pasatu dira aurten Donibaneko aterpetik; 110 frantziar, 30 italiar, 30 holandar, 14 korear; AEBtako sei lagun; Singapurreko hiru; Hego Afrikako bi lagun eta israeldar bat. Kataluniatik 35 lagun izan dira eta Madriletik 30. Euskal Herritik aldiz, 22 lagun baino ez.
Erromesen erdia baino gehiago emakumeak dira. Gehienetan oinez eta bakarrik iristen dira aterpera, eta txirrinduan, gutxi batzuk baino ez. Aurten sei txirrindularik baino ez dute ostaturik hartu Donibanen.