Azaleko minbizia ekiditeko kanpaina hondartzan
Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen Bidasoako delegazioak, gaur, bihar eta etzi azaleko minbizia ekiditeko prebentzio kanpaina egiten ari da Hondarribiko hondartzan. Elkarteko kideak, bolondresez osatutakoa, hondartzako erabiltzaileengana zuzend...
Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen Bidasoako delegazioak, gaur, bihar eta etzi azaleko minbizia ekiditeko prebentzio kanpaina egiten ari da Hondarribiko hondartzan. Elkarteko kideak, bolondresez osatutakoa, hondartzako erabiltzaileengana zuzenduko dira eguzkia babesik gabe hartzeak izan ditzazkeen ondorioak zehazteko, bakoitzaren azalak zenbat eguzki jasan dezakeen jakiteko.
Aurkezpen ekitaldia gaur goizean egin dute, eta Maite Pelaez, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Maider Sierra, elkarteko sikologoa eta Marian Mauleon, elkarteko bolondresetako bat izan dira.
Galdeketa testa
Hurbiltzen den erabiltzaileari galdeketa test bat egiten diote bere azalak zenbat eguzki jasan dezakeen jakiteko, eta informazioa ematen zaio beharrezkoak diren neurriak hartu ditzan. Maider Sierrak, elkarteko sikologoak azaldu duenaren arabera, «aparatuekin melanina neurtzen dugu. Pertsona bakoitzak fototipo bat dauka, eta horren arabera, eguzkiaren aurrean erreakzio gehiago edo gutxiago egiten digu. Horrela, gorputzeko lau lekutan neurketa egiten dugu, eta makinak protekzio naturala zenbatekoa den esaten digu». Hondartzan jarri duten karpa gaur, bihar eta etzi izango da, goizeko 10:30etik 13:30era.