Bertako bost traineruk parte hartuko dute bihar Gipuzkoako Txapelketan
Emakumeetan Hondarribia eta San Juan ariko dira Getaria-Tolosa, Zumaia eta Oriorekin batera. 19:00etatik aurrera jokatuko da bihar Getarian Gipuzkoako Txapelketa. Guztira, bederatzi traineruk parte hartuko dute gizonen estropadan, eta emakumeen estropadan, aldiz, bost. Gizonen estropadan parte hartuko duten bederatzi traineruetatik bost, Oarso Bidasoa eskualdekoak dira. Hibaika, Trintxerpe, Pasai Donibane, Hondarribia eta San Pedro izango dira nor baino nor, eta haiekin batera baita Kaiarriba, Zumaia eta Zarautz. San Miguel Ligako azken estropada irabazita, indartsuen Hondarribi heldu da Gipuzkoako Txapelketara. Iaz beraiek irabazi zuten txapelketa eta orduko garaipena errepikatzeko asmoz itsasoratuko dira gaur. Gainontzekoek, baina, ez diote titulua irabazteko aukerari hain erraz ihes egiten utziko. Printzipioz, eta San Miguel Ligako sailkapenera erreparatuta, Hondarribiarekin batera, sanjuandarrak dira faborito. Zumaia eta San Pedro, lirateke, hurrenez hurren haien ondotik aukera gehien dituztenak. Trintxerpe, Hibaika eta Getariaren arteko lehia estua espero da. Emakumeetan, Getaria-Tolosa faborito Gizonek soilik ez. Emakumeek ere gaur dute jokoan Gipuzkoako txapelketa, Getarian bertan. Bost traineru eta faborito argi bat: Getaria-Tolosa. Edonola ere, tarteak ez dira handiak, eta Hibaikako neskekin osatutako Zumaiako ontzia ere gogor ari da Ligan, beraz sorpresak ezin baztertu. San Juango neskak ere irabazteko asmoz itsasoratuko dira eta zailagoa duten arren Hondarribikoak ere, gogor borrokatuko dira.
Emakumeetan Hondarribia eta San Juan ariko dira Getaria-Tolosa, Zumaia
eta Oriorekin batera.
19:00etatik aurrera jokatuko da bihar Getarian Gipuzkoako Txapelketa. Guztira, bederatzi traineruk parte hartuko dute gizonen estropadan, eta emakumeen estropadan, aldiz, bost. Gizonen estropadan parte hartuko duten bederatzi traineruetatik bost, Oarso Bidasoa eskualdekoak dira. Hibaika, Trintxerpe, Pasai Donibane, Hondarribia eta San Pedro izango dira nor baino nor, eta haiekin batera baita Kaiarriba, Zumaia eta Zarautz.
San Miguel Ligako azken estropada irabazita, indartsuen Hondarribi heldu da Gipuzkoako Txapelketara. Iaz beraiek irabazi zuten txapelketa eta orduko garaipena errepikatzeko asmoz itsasoratuko dira gaur.
Gainontzekoek, baina, ez diote titulua irabazteko aukerari hain erraz ihes egiten utziko. Printzipioz, eta San Miguel Ligako sailkapenera erreparatuta, Hondarribiarekin batera, sanjuandarrak dira faborito. Zumaia eta San Pedro, lirateke, hurrenez hurren haien ondotik aukera gehien dituztenak. Trintxerpe, Hibaika eta Getariaren arteko lehia estua espero da.
Emakumeetan,
Getaria-Tolosa faborito
Gizonek soilik ez. Emakumeek ere gaur dute jokoan Gipuzkoako txapelketa, Getarian bertan. Bost traineru eta faborito argi bat: Getaria-Tolosa. Edonola ere, tarteak ez dira handiak, eta Hibaikako neskekin osatutako Zumaiako ontzia ere gogor ari da Ligan, beraz sorpresak ezin baztertu.
San Juango neskak ere irabazteko asmoz itsasoratuko dira eta zailagoa duten arren Hondarribikoak ere, gogor borrokatuko dira.