Dantzan 2011 topaketa Hondarribira bueltatuko da bigarren urtez jarraian
Dantzan Hondarribia 2011 II Choreographic Summer Stage, ostiralean hasiko da, eta hainbat dantza estilotako ikastaroak emango dituzte igande arte. Iaz egin zuten, lehen urtez, eta izandako arrakasta ikusita, aurten ere egingo dute. Horrela, Pilar Peña Dantza eskolak antolatuta, Espainiako Estatuko dantza irakasle adituak etorriko dira Hondrribira, eta hiru eguneko dantza ikastaroak emango dituzte. Aurten ere, iazko irakasleek errepikatuko dute jardunaldietan. Honakoak dira: Amaya Galeote (klasikoa), Joaquin Lopez (garaikidea), Fernando Lazaro (jazz lirikoa eta garaikidea), Iker Karrera (jazz funk), Sabrina Vidal (hiphop) eta Silvi Rodriguez (house, voguing & waacking). Irakasleen artean, Frantziako telebista batean lanean ibili den Iker Karrera hondarribiko dantzaria nabarmendu behar da. Azken plazak ostiral arte Aurten topaketarako izena eman duten dantzarien %50a, Hondarribia kanpokoak dira. Hala, antolatzaileek jakinarazi dute plaza gutxi geratzen direla. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, www.dantzan2011.com-en eman behar dute izena. 626 283 659 telefono zenbakira deituz ere eman daiteke izena. Aurten iaz bezala, ikastaroek Kutxaren eta Coca Colaren laguntza dute. Dantza eta oporrak Dantzari profesionalentzat, dantza irakasleentzako eta ikasleentzako antolatutako topaketa, goi mailako irakasle eta koreografoekin teknika eta hainbat dantza lantzeko aukera izateaz gain, jendea ezagutzeko eta opor giroaz gozatzeko aukera da.
Dantzan Hondarribia 2011 II Choreographic Summer Stage, ostiralean hasiko da, eta hainbat dantza estilotako ikastaroak emango dituzte igande arte. Iaz egin zuten, lehen urtez, eta izandako arrakasta ikusita, aurten ere egingo dute. Horrela, Pilar Peña Dantza eskolak antolatuta, Espainiako Estatuko dantza irakasle adituak etorriko dira Hondrribira, eta hiru eguneko dantza ikastaroak emango dituzte.
Aurten ere, iazko irakasleek errepikatuko dute jardunaldietan. Honakoak dira: Amaya Galeote (klasikoa), Joaquin Lopez (garaikidea), Fernando Lazaro (jazz lirikoa eta garaikidea), Iker Karrera (jazz funk), Sabrina Vidal (hiphop) eta Silvi Rodriguez (house, voguing & waacking). Irakasleen artean, Frantziako telebista batean lanean ibili den Iker Karrera hondarribiko dantzaria nabarmendu behar da.
Azken plazak ostiral arte
Aurten topaketarako izena eman duten dantzarien %50a, Hondarribia kanpokoak dira. Hala, antolatzaileek jakinarazi dute plaza gutxi geratzen direla. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, www.dantzan2011.com-en eman behar dute izena. 626 283 659 telefono zenbakira deituz ere eman daiteke izena. Aurten iaz bezala, ikastaroek Kutxaren eta Coca Colaren laguntza dute.
Dantza eta oporrak
Dantzari profesionalentzat, dantza irakasleentzako eta ikasleentzako antolatutako topaketa, goi mailako irakasle eta koreografoekin teknika eta hainbat dantza lantzeko aukera izateaz gain, jendea ezagutzeko eta opor giroaz gozatzeko aukera da.